Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Kolonbiako bakea defendatu du aita santuak

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

aita santuak tentu handiz zaindu ditu bere mezuak; izan ere, badaki gizartea zatituta dagoela eta badaki Kolonbiako elizaren baitan ere zatiketa dagoela.

Frantzisko aita santuak bake prozesuari babes garbia emateko egin du Kolonbiara bidaia. Kolonbiarrei eskatu die ausartak izan daitezen eta ahaztu ditzatela mendeku grinak.

Hala ere aita santuak tentu handiz zaindu ditu bere mezuak. Badaki gizartea oso zatitua dagoela, kolonbiar askok uste duela gehiegi eman zaiola jada desegin den FARC gerrillari. Hala diote inkestek, bake akordioa sustatu duen Santos presidentearen populartasun maila baxuarekin, eta hala erakutsi zuen duela urtebeteko erreferendumak ere, herriak bake akordioari ez esan zionean, alde oso txikiagatik izan bazen ere.

Frantziskok badaki Kolonbiako elizaren baitan ere zatiketa dagoela. Gotzain gehienak sinatu zen akordioaren kontra zeuden eta herri mailako apaiz asko ere bai. Horregatik Frantziskok aita santu gisa duen ospe ona erabili nahi du, herritarren % 90 baino gehiago diren katolikoak konbentzitzeko, sinatu den bake akordioa lor zitekeen onena dela. Beste % 10arekin, Ebanjelikoekin, ez dauka zereginik. Horiek masiboki bozkatu zuten bake akordioaren kontra eta horiengan aita santuak ez du batere eraginik.