Itxi

Jesus Torquemada

Analisia

Aita santuaren helburua beteta Kolonbian

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Bakeak atzera bueltarik ez duela, eta Kolonbiako gobernuak FARCekin sinatu zuen akordioa sinatu zitekeen akordiorik onena dela sinestaraztea zen aita santuaren helburua.

Frantzisko aita santuak amaitu du Kolonbiara egin duen bidaia eta bete du bere buruari jarri zion helburua: kolonbiarrei sinestaraztea bakeak ez duela atzera bueltarik, eta Kolonbiako gobernuak jada deseginda dagoen Kolonbiako Indar Armatu  Iraultzaileekin sinatu zuen akordioa  sinatu zitekeen akordiorik onena dela.

Kolonbiar askok oraindik ez dute hori argi ikusten, uste baitute  gerrillari izan zirenak  ondoegi  atera direla  eta hilketa larriak egin zituztenak  ez dutela  egindakoagatik ordainduko. Baina beste kolonbiar asko lasai daude  gerra zibila behingoz  amaitu delako, hobeto esanda, amaitzear delako, oraindik  Gobernuaren eta beste gerrillaren artean akordioa ixtea falta baita, Askapen Nazionalerako Ejertzitoarekin alegia.

Akordio horrek zalantzarik gabe FARCekin sinatutakoaren bide bera jarraituko du. Aita Santuak beraz ez du soilik  jada sinatuta dagoen akordioa bedeinkatu, baita oraindik sinatzear dena ere.

Frantziskok  bazuen beste gai bat  ere eskuartean  Kolonbiara egin duen  bidai honetan: Venezuela hain zuzen. Herrialde honi begira  aita santuak  ekimenen bat iragarriko zuela  espero zen, baina azkenean  nahiago izan du zuhurtziaz jokatu. Oro har elkarrizketarako deia luzatu du, baina besterik ez.

Dena den, pribatuan  hainbat  gotzain  venezuelarrekin elkartu zen, ziurrenik  euren esku dagoen guztia egiteko eskatuko zien  Maduro eta oposizioaren artean elkarrizketa  berrezartzeko.