Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Lan erreformaren guda Frantzian

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Gobernuak onartu nahi duen erreforma gogorra da: kaleratzeak merketu egin nahi ditu eta soldatak jaitsi.

Lan erreformaren greba hasi da Frantzian. Atzokoa lehen borrokaldia izan zen, baina izango dira gehiago hilabete honetan bertan. Grebak eta manifestazioek jarraipen handia izan zuten atzo; sindikatuak banatuta daudenez, ez zuten erabateko jarraipena izan. Baina oso litekeena da hurrengo deialdietarako babesa zabaltzea eta protestaldi masiboak izatea. Hilaren 28koan, adibidez, ikasleek ere hartuko dute parte, oporretatik buetan. Eta orduan, bai, orduan piztuko da benetako gerra.

Gobernuak onartu nahi duen erreforma gogorra da: kaleratzeak merketu egin nahi ditu eta soldatak jaitsi. Francois Hollanderen gobernuak onartutakoa baino gogorragoa da. Eta bi erreforma horien arduraduna Emmanuel Macron bera da. Ekonomia ministroa zenean, hark idatzi zuen aurreko lan erreformaren testua.

Macron dotrina liberal klasikoaren sinestuna da: langabeziaz gain, lan merkatu zurrunegia eragiten du eta malgutu egin behar da. Alegia, enpresariei botere gehiago eman behar zaie. Eta jakina, langileen kaltetan izango da hori.