Itxi

Jesus Torquemada

Analisia

Trumpek 'gaizkiaren ardatza' berpiztu du berriro

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

2001ean asmatu zuen gaizkiaren ardatz hura Bushek, eta orduan hiru ziren munduko bakea mehatxatzen zuten herrialdeak: Irak, Iran eta Ipar Korea.

George Bushek bere garaian abiatu zuen gaizkiaren ardatza berpiztu du berriz ere Donald Trumpek. 2001ean asmatu zuen gaizkiaren ardatz hura Bushek, eta orduan hiru ziren munduko bakea mehatxatzen zuten herrialdeak: Irak, Iran eta Ipar Korea.

Atzo, Nazio Batuen Erakundeko Batzar Orokorraren ondoren egindako adierazpenetan, Trumpek Venezuelagatik ordezkatu zuen orduko Irak.

Venezuelak munduko bakea mehatxatzen duela esateak, Trump zertxobait erotuta dagoela adierazten du, Venezuela ez baita mehatxu, are eta gutxiago AEBrentzat.

Oso bestelakoa da Ipar Korearen kasua. Mehatxu zuzentzat jo dezake estatu batuetako buruak, baina irtenbide diplomatiko bat bilatu ordez, herrialdea suntsitzearekin mehatxu egin du.

Estatu batuen interesak lehenetsiko dituela azpimarratu zuen Trumpek eta gainerako agintariei esan zien ez izateko hipokritak, eurek ere euren herrialdeen interesak defendatu behar dituztela.

Horretan ez zaio arrazoirik falta, baina herrialde baten interesak beste era batera defendatu daitezke, elkarlan izpiritu batekin, esaterako, arazo komunei irtenbideak bilatuz, edo konfrontazio izpiritu bidez, norberaren interes propioak indarrarekin inposatuz

Argi dagoena da zera da, Trumpek erabiltzen duen hizkuntza bai dela benetako mehatxua munduko bakearentzat.

o bakearentzat.