Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Europaren porrota errefuxiatuekin

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Europako Batzordeak errefuxiatuak Europan banatzeko beste plan bat iragarri du, justu aurrekoak porrot egin duenean. Europak gauzak nola dauden ikusita, seguruena honek ere huts egingo duela.

Europako Batzordeak beste plan bat iragarri du errefuxiatuak Europan hartzeko, justu aurrekoak porrot egin duenean. Italiara eta Greziara iritsitako 160.000 errefuxiatu Europar Batasunean banatzea zuen helburu porrot egin duen planak. Asilo eskaria egin duten pertsonekiko elkartasuna adierazteaz gain, bi herrialde horiekiko elkartasuna ere azaldu nahi izan dute. Hain zaila al da Europar Batasunean Donostiak duen haina biztanle banatzea? Benetan zaila al da Tolosak duen biztanle kopurua Espainiako Estatuan banatzea? Bada, Italiara eta Greziara iritsitako iheslarien % 20 bakarrik banatu dituzte; bostetik bakarra.

Orain, Europako Batzordeak proposatu du 50.000 errefuxiatu Libanoko eta Turkiako kanpalekuetatik zuzenean ekartzea. Europan gauzak nola dauden ikusita, seguruena plan horrek ere huts egingo duela, Batzordeak errefuxiatu bakoitzeko 10.000 euro ematea proposatu duen arren. Akaso ate irekien politika ez da errealista, akaso europar asko ez daude prest milioiren bat errefuxiaturi harrera egiteko. Baina milaka batzuk hartzeko gai ez izatea ere...