Itxi

2017/10/09

08:24

Jesus Torquemada

Analisia

Eskoziako nazionalismoa, bidegurutzean

Jesus Torquemada

Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroak zalantza du, independentzia erreferenduma deitu behar ote duen eta aurrera eginez gero, noiz egin deitu behar ote duen.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Eskoziako Alderdi Nazionak Glasgowen egin du urteroko batzarra. Mahai gainean, gai nagusi bat: Nola eragingo dion 'brexit'ak Eskoziako independentzia aldarrikapenari.

Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroak zalantza du, independentzia erreferenduma deitu behar ote duen eta aurrera eginez gero, noiz egin deitu behar ote duen.

Hasteko, bigarren erreferenduma, lehenengoaren parekoa izatea nahi luke: hau da, Gobernu britainiarraren eta eskoziarraren artean hitzartutakoa eta erabat legala.

Momentuz, Theresa Mayk esan dio ezetz, baina denek badakite Mayk ez duela asko iraungo karguan. Bestetik, independentziak duen babesa zein den ikusi behar da. 2015eko erreferendumean, ezezkoak ia hamar puntuko aldeaz irabazi zuen.

Eskoziako Alderdi Nazionalak uste zuen 'brexit'ak egoera hori aldarazi egingo zuela, 'brexit'aren aurka agertu zirelako eskoziarren % 63 eta ez dutelako joan nahi Europako Batasunetik.

Hala eta guztiz ere, joan den ekainean Erresuma Batuan egindako hauteskundeetan atzera egin zuten nazionalista eskoziarrek eta eserlekuen herena galdu zuten. Eta harrez geroztik, eurek ere ez dakite zer egin.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;