Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Estatu Islamikoa izen bat baino ez da

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

ISISek Siriako Raqqa galdu berri du. Beraz, jada ez du kalifatzarik. Europan atentaturen bat gertatzeko arriskua handia da orain.

Estatu Islamikoa jada ez da Estatua, izen bat baino ez da. Hiru urtez, Estatu Islamiko talde jihadista benetako Estatua izan da, Irak eta Siria inguruan lurralde zati handi batekin, hiru milioi herritarrekin eta antolatuta zegoen armada batekin. Estatu Islamikoak gainerako herri musulmanetara zabaldu nahi zuen kalifatzaren ernamuina zen.

Duela hiru hilabetera arte, Irakeko Mosul zen kontrolpean zuten hiririk handiena, eta hiriburuei dagokionez, Siriako Raqqa zuten. Hiri hau da, hain justu ere, galdu berri dutena. Sirian dagoen Deir Ezzor hiriaren zati bat gelditzen zaie baina, jada ez dago kalifatzarik. Adi egoteko egunak dira hauek, Europan atentaturen bat gertatzeko arriskuarengatik. Estatu Islamikoak Europan jaiotako bi milioi ekintzaile inguru zituen bere jarraitzaileen artean. Horietatik kopuru handi bat Raqqa kontrolatzeko borrokan hil da. Bizirik geratu direnak, berriz, inguratuta duten lurraldetik ihes egiteko ahaleginetan ari dira, eta ziurrenik, Europara itzultzen saiatuko dira. Itzultzen direnetatik zati handi bat segurtasun zerbitzuek atzemango dituzte, baina beste batzuk inor ohartu gabe sartzea lortuko dute, eta argi geratu da  20-30 bat jihadista nahikoa direla Europan  atentatu beldurgarriak egiteko.