albisteak
Automotive Intelligence Center
'Financial Times'ek euskal industriari buruzko erreportajea egin du
Erredakzioa
Euskal Herria, ikuspegi orokorra industriaren bihotzetik titulupean, Zornotzako Automotive Intelligence Centerren papera azpimarratu du egunkari ekonomikoak.
''Financial Times'' egunkari ekonomikoak euskal industriari buruzko erreportajea egin du. Bertan, Zornotzako Automotive Intelligence Centerek (AIC) automobilgintzan lehiakortasun eragile moduan daukan papera azpimarratu du.
Euskal Herria, ikuspegi orokorra industriaren bihotzetik (Basque Country: Global outlook in industrial heartland) titulupean, Mark Mulligan kazetariak AICn ematen den tamaina eta espezialitate guztietako enpresen integrazioa nabarmendu du. Zentroak berak jakitera eman duenez, era horretan, enpresek ideia eta garapen teknologikoak partekatzeko aukera dute, ibilgailuen eraikitzaileek egiten ari diren bezala, mundu mailan kokatu ahal izateko.
Bizkaiko Foru Aldundiak, Amorebieta-Etxanoko eta Ermuko udalek, automobilgintzako enpresa talde batek eta ACICAE-Euskadiko Automobilgintza Klusterrak osatzen dute AIC. Automobilgintzaren lehiakortasuna hobetzea ahalbideratzeko asmoz, ezagutza, prestakuntza eta garapen industrialeko ekintzak antolatzen dituzte.