Itxi

Jesus Torquemada

Analisia

Trumpek bere burua isolatzen jarraitzen du

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Erabaki horrekin Trumpek baieztatu du bere isolamendu politikan sakondu behar duela, Estatu Batuak nazioarteko erakunde eta itunetatik aterata.

Estatu Batuak erretiratu egin dira Migrazioaren eta Errefuxiatuen inguruan Nazio Batuen Erakundearen munduko hitzarmenaren negoziazioetatik. 2016ko irailean, Nazio Batuen Erakundeko Asanblea Nagusiak aho batez onartu zuen Errefuxiatuentzako Goi ordezkariari itun bat egin zezala eskatzea errefuxiatuen eta migratzaileen giza eskubideen errespetua hobetzeko.

Estatu Batuek orduan alde bozkatu zuten, oraindik Obama zen presidentea. Aste honetan Mexikon, Puerto Vallartan, bilera bat egingo da mundu mailako itun hori zehazteko, eta Estatu Batuetako egungo presidenteak, Trumpek, agindua eman du Estatu Batuak ez daitezen bilera horretara joan eta ez dezaten parte hartu nazioartearen ahalegin horretan.

Erabaki horrekin Trumpek baieztatu du bere isolamendu politikan sakondu behar duela, Estatu Batuak nazioarteko erakunde eta itunetatik aterata. Jada atera da Unescotik, Klimaren akordiotik, Pazifikoko itun komertzialetik eta Iranekin duten itunetik ere atera nahi du. Kargua hartu zuenean esan zuen "Estatu Batuak lehendabizi" eta emandako hitzari leial ez du inorekin ezer negoziatu nahi, nahi duena da bere nahia inposatu.