Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Assangeren buruhaustea

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Wikileakseko sortzaileak ia sei urte daramatza Ekuadorrek Londresen duen enbaxadan. Ekuadorko presidente berriak lagundu nahi dio, baina, aldi berean, egoera konpondu nahi du.

Ekuadorrek laguntza eskatu du Julian Assangen auzia konpontzen laguntzeko. Wikileakseko sortzaileak bost urte eta erdi daramatza Ekuadorrek Londresen duen enbaxadan asiloa hartuta. Lehen hanka kalean jartzen duenerako atxilotuko du polizia britainiarrak behin-behineko askatasun baldintzak ez betetzeagatik. Suedian ustez bi emakume bortxatzeaz akusatu zutenean hartu zuen bizileku Londresen, eta han utzi zuten baldintzapean aske. Suediak egindako estradizio eskaria betetzear zela ikusi zuenean sartu zen Ekuadorko enbaxadan. Rafael Correak, orduan Ekuadorko presidente zenak, berehala onartu zion asiloa.

Assangen arabera, bere kontrako konspirazio bat dago, eta azken helburua Ameriketako Estatu Batuen (AEB) esku uztea dela, hango dokumentu sekretuak filtratu zituelako. Ekuadorren, urte hauetan, gobernu aldaketa izan da. Lenin Moreno presidente berriak Assange babesten jarraitu nahi du, baina, aldi berean, egoera konpondu nahi du, Londresko bere enbaxadan sortzen dituen arazoak handiak baitira. Morenok Ekuadorko nazionalitatea eta estatus diplomatikoa eman dizkio Assangi. Ekuadorrera eraman dezaten lortu du, baina Londres ez dago amore emateko prest.