Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Trump eta nazioarteko harremanak

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Trump berehala gerran sartzea espero zuten pertsona asko eta ez da horrelakorik gertatu, baina bere jarduera eragina izaten ari da nazioarteko harremanetan.

Trump Etxe Zurira iritsi zela urtea bete da eta dudarik ez dago, hala espero zen eta dudarik ez dago: nazioarteko harremanetarako bere jarduera ezkorra izan da erabat.

Ekialde Hurbileko egoera korapilatu egin du, Jerusalen Israelgo hiriburu gisa onartuta. Gainera, Iranekiko konfrontazioa handitu egin du, Obamak ezarritako distentsio aroa amaiaraziz. Ipar Korearen kontrako adierazpen gerra abiatu du, nahiz eta momentuz, horretan, adierazpenetan baino geratu ez den. Joan den apirilean Sirian gerran sartzekoetan egon zen, oposizioaren kontrako arma kimikoak erabiltzea leporatuta, Assaden egoitza militar baten aurkako erasoa agindu zuenean.

Baina, momentuz, kalte handiena eragin duena, Ameriketako Estatu Batuak nazioarteko hainbat akordiotatik ateratzeko hartu dituen erabakiak izan dira. Klima Aldaketaren aurkako Parisko akordioari buruzkoaz aritu gara gehien, baina Unescorekin, Nazio Batuen Kultura eta Hezkuntzarako erakundearekin zuen konpromisoak ez betetzea ere erabaki du.