Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Alemaniako sozialdemokraten matxinada

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Oinarriek gogorarazi diote Schulzi sozialdemokratak oposiziora pasako zirela agindu ziela, eta dimititzera behar dute.

Harrigarria da Martin Schulz Alemaniako sozialdemokratarekin gertatu dena. Mundu guztia bat dator esatean oso ondo negoziatu duela gobernu akordioa Angela Merkel kristau-demokratarekin. Baina, hala ere, bere alderdi barruan denak ez daude gustura ez berarekin ezta koalizio akordioarekin ere… Are gehiago, argi geratzen ari da asko direla akordio hori gustuko ez dutenak.

Schulzek bere burua eskaini zuen gobernu berrian Atzerri ministro izateko. Ziur ministro ona izango zela, kontutan izanda Europako Parlamentuko presidente izateak eman dion esperientzia. Baina berehala gogora ekarri nahi izan diote iraileko hauteskundeen ostean Schulzek agindu ziena, alegia, sozialdemokratak oposiziora pasako zirela. Hori horrela, ministro izateko aukera baztertu egin behar izan du baita SPD alderdi sozialdemokratako presidente izatea ere. Andrea Nahles Lan ministro ohia jarri nahi zuen alderdiaren presidente karguan baina alderdiko oinarriak berriro altxatu dira eta izendapen hori ez-ohiko kongresu batean egitea exijitu dute. Adi! Izan ere, oinarri horiek baitira datorren martxoaren 4an gobernu akordioa berretsi beharko dutenak. Gauzak dauden moduan, badirudi giroa oso nahastuta dagoela alderdi barruan, beraz, gaur gaurkoz ezin da segurutzat jo azkenean gobernu akordioa egongo denik Alemanian.