Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Korea, orain, Trumpen menpe

Jesús Torquemada

Jesús Torquemada

Bi Koreen arteko tentsioa desagertu egin da. Ez da gerraz hitz egiten, mugaz bi aldeetako herriaren adiskidetzeaz baizik. Baina, paradoxikoki, Trumpek du orain giltza.

Hiru hilabete baino ez dira Ipar Koreak irismen luzeko azken misila aireratu zuenetik. Eta hiru hilabete hauetan egoera erabat irauli da. Joan den otsaileko Olinpiar Jokoak izan dira salbazioa. Ezustean, Kim Jong-un, Ipar Koreako buruzagiak iragarri zuen goi mailako ordezkaritza bidali nahi zuela joko horietara. Berehalakoan, Hego Koreak ipar korearrak gonbidatu zituen eta bisitari inportanteenen tratua eman zien.

Iragarria dute Moon Jae-in Hego Koreako presidentea Kim Jong-Unekin elkartuko dela apirilean. Eta Kim berak atzo Pyongyanen Hego Koreako ordezkaritza bat jaso zuen. Eta zer esan zien? Beharrezkoa balitz, egitasmo nuklearra izozteko prest dagoela, horrek Koreako bi aldeen arteko harremanak hobetzea balekar.

Tentsioa desagertu egin da. Ez da gerraz hitz egiten oraintxe, mugaz bi aldeetako herriaren adiskidetzeaz baizik. Baina, paradoxikoki, orain jada ez da euren kontua. Trumpek du, orain, giltza. Ipar Koreak Ameriketako Estatu Batuei exijitzen die zigor ekonomikoak altxatu eta inguruan maniobra militarrak egiteari utzi diezaioten. Trump presidenteak ez du oraindik ahorik zabaldu, baina Trump herritarrak hitz egin du jada Twitter pertsonalean: "Badirudi aurrera egiten ari dela, eta alde guztiak ari direla ahalegina egiten".