Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Trumpek eskuinera egin du berriro

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Mike Pompeo izango da Estatu idazkaria. Te Partyko sortzaile eta oso eskuindarra da Pompeo. Gina Haspelek, berriz, CIA zuzenduko du. Torturatzen zen Thailandiako kartzela bateko arduradun izan zen.

Mike Pompeo Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) politikari kontserbadoreenetariko bat da. Tea Partyko sortzailea da eta Alderdi Errepublikanoko atal eskuindarreneko kidea. Musulmanak eta Iran ditu obsesio. Herritarrak babestu eta segurtasuna handitzeko, zaintza eta zelatatze neurriak handitu egin nahi ditu. Eta orain Estatu idazkaritza zuzenduko du, alegia, AEBko diplomazia. Pompeo orain arte CIAko zuzendaria zen, eta postu hori, orain, Gina Haspelek beteko du. CIAko beteranoa da Haspel, 30 urtetan espioi izandakoa. Thailandian inteligentzia agentziak izan zuen kartzela sekretuko arduradun izan zen, eta bertan, tortura baliatu Al-Qaidako kideak galdekatzeko.

Izendapen horrekin, ultraeskuinera urrats bat gehiago egin du Trumpek. Eta argi utzi du, gainera, ez duela inoren kritika edo moderatzeko eskaririk onartuko. Rex Tillerson kaleratu egin du. Ez zeuden ados ez Irani buruz, ez Ipar Koreari buruz, ez merkataritza gerrari buruz, ezta klima aldaketari buruzko Parisko akordioari buruz ere. Ezeri buruz, ia.

Trump agintean dagoenetik, AEBko Estatu idazkaria txotxongilo hutsa da, presidenteak berak zuzendu nahi duelako atzerri politika. Denari baietz esango dion norbait nahi du, eta horretxegatik beragatik izendatu du, orain, Pompeo.