Itxi

albisteak

Berdinsarearen kanpainia

Gazteak eta artea indarkeria matxistaren aurka uztarturik Euskadin

Erredakzioa

Eudelek, Emakundek eta Eusko Jaurlaritzak osatzen dute Berdinsarea, hiru Foru Aldundien laguntzaz. Kanpainaren helburua gazteei indarkeria matxista antzematen laguntzea da.

Bihar, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko eguna dela-eta, "Beldur Barik" kanpaina antolatu du Berdinsarea-Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Euskadiko Udalen sareak, Eudelek, Emakundek eta Eusko Jaurlaritzako Genero-indarkeriaren Biktimei laguntzeko Zuzendaritzak sustatuta. Hiru Foru Aldundiek bat egin dute ekimenarekin.

"Beldur Barik" kanpainaren helburua euskal gazteei indarkeria sexista antzematen laguntzea da, hari aurre hartu eta aurre egiteko.

Azaroaren 27an, "Beldur Barik I. Jaialdia" ospatuko da. Artea, gazteria eta indarkeria matxistari buruzko mintzaldiak izango dira, eta "Adieraz Zaitez Beldur Barik!" arte-lehiaketako lanak izango dira ikusgai.

90 lan aurkeztu dituzte guztira "Adieraz Zaitez Beldur Barik!" lehiaketaren lehenengo ediziora. Zeharka edo zuzenean indarkeria matxista baztertzen duten orotariko arte-adierazpenak balioestea eta sustatzea da lehiaketaren helburua. 1.000 euroko hiru sari banatuko dituzte.