Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Siria: tragediaren eta fartsaren artean

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Trump eta Macron harro agertu dira asteburuko erasoaz. Putinek ere paparra atera du, misil erasotzaile gehienak bota omen dituelako. Antzerki erraldoi bat izaten ari da dena.

Zarata handia izan da, baina, azkenean, ez da ezer gertatu. Denek bete dute aldez aurretik idatzitako gidoia, eta inork ez du akatsik egin. Bai errusiarrak eta baita siriarrak ere ohartarazita zeuden eraso egingo zutela, eta horrek azaltzen du zergatik ez den izan biktimarik, nahiz eta 100 misiletik gora bota dituzten.

Trumpek dio misioa bete duela, alegia, Assadi ulertarazi diola onartezina dela arma kimikoak erabiltzea. Baina Ameriketako Estatu Batuei balio izan die, baita ere, misil berriak frogatzeko. Frantziak ere gauza bera egin. Trump harro agertu den bezala, Macron frantziarra ere harro agertu da, arma kimikoen kontrako munduko buruzagi gisa.

Putini buruz zer esan? Ba misil erasotzaile gehienak bota ahal izan dituztela-eta kontent agertu dela. Esaten duena hala bada, Errusiako Armadaren garaipena litzateke. Baina kontua da ez dagoela jakiterik zer gertatu den zehazki, dena izaten ari bat antzerki erraldoi bat, benetako egi a ezkutatzen duena.Hau dena eragin zuen Dumako eraso kimiko ezaguna bera ere bai. Arma Kimikoak Debekatzeko Mundu Erakundeko behatzaileak atzo iritsi ziren Damaskora. Diote, gutxienez, hilabete bat beharko dutela txostena egiteko. Ordurako, asteburu honetan izan den misil erasoa ahaztuta izango dugu ia. Inork akatsik egin ezean, noski.