Itxi

Jesus Torquemada

Analisia

Fideletik Canelera

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Castrismoak belaunaldi aldaketa modu ordenatuan egitea lortu duela. Iraultzarik egin ez zuen belaunaldiaren esku utzi dute agintea.

Ez da erraza izango ohitzea. 60 urte eman ditugu Cuba eta Castro hitzen arteko lotura automatikoa egiten eta konzentrazio ariketa handia egin beharko dugu hemendik aurrera, nahastu ez gaitezen. Kubako presidentea: Miguel Diaz-Canel. Behin eta berriz errepikatu beharko dugu.

Ez dugu informazio handirik Diaz-Caneli buruz ez, guk nazioartean, eta ezta Kuba bertan ere. Bere izena orain bi urte hasi dira entzuten kubatarrak, hain zuzen ere, Raul Castro presidente karguan ordezkatuko zutela erabaki zenean. Orohar pentsatzen da ez dela ezer aldatuko: alde batetik, Raul Castrok berak erabaki duelako zuzenean zein izango den bere ondorengoa eta, bestetik, Raul berak hiru urte gehiago egingo dituelako Kubako Alderdi Komunistaren buruzagitzan, eta beraz, berak edukiko duelako oraindik irlako aginte benetakoa bere esku.

Nolanahi ere, azpimarratzekoa da Castrismoak belaunaldi aldaketa modu ordenatuan egitea lortu duela. Iraultzarik egin ez zuen belaunaldiaren esku utzi dute agintea. Eta hori ez da batere erraza, buruzagi iraultzaileek izan duten pisu politiko izugarria kontutan hartuta.

Fidel hilik eta Raulek 86 urte dituela, egin beharra zegoen aldaketa hori. Ez Fidelen ez Raulen seme-alabetariko inork ez du castrotarren dinastía betierekotu nahi izan eta horrek aukera bat utzi dio, orain, Diaz-Caneli. Bere momentua iritsi arte isilik egon da. Ikusiko dugu orain zer esaten eta egiten duen.