Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Kuba: Lotuta dena, ondo lotuta egon ere

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Raul Castrok bere hitza bete du eta politikaren lehen lerrotik erretiratu da. Horrek ez du esan nahi, aldiz, castrismoa amaitu denik.

Inork ez daki Miguel Diaz-Canel Kubako presidente berriak sakoneko erreforma ekonomiko eta politikoak egiten hasteko asmoa duen edo ez. Hala balitz, gutxienez, hiru urte itxaron beharko ditu. Tarte horretan, Raul Castrok jarraituko du izaten Alderdi Komunistako idazkari nagusia, eta Kuban, alderdiko idazkari nagusiak du benetako agintea.

Diaz-Canel berak Castroren ondarearekiko leialtasuna aitortu du, eta argi utzi du, aurrerantzean ere, Raulek hartuko dituela erabaki inportanteenak. Raul Castrok bete du emandako hitza eta utzi du agintea bi agintaldi beteta. Gainera, agintea belaunaldi berri baten —1959ko iraultzan parte hartu ez zutenen— esku uzten hasteko trantsizioa arrakastaz gauzatu du. 

Baina horrek ez du esan nahi, ezta gutxiagorik ere, castrismoa amaitu denik. Castro abizenak sekulako eragina du Kuban. Alejandro Castro, Raulen semea, koronela da eta Kubako espioitza zerbitzuen buru. Mariela Castro, bere arreba, diputatu da Asanblea Nazionalean. Fidel ez dago jada, eta Raul erretiratu egin da lehen lerrotik, baina oraindik luzerako dugu iraultza kubatarra. Dena lotuta utzi dute, ondo lotuta utzi ere.