Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Alemaniako SPD, zatituta

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Alemaniako Alderdi Sozialdemokrataren militanteen % 34k alderdiko presidente berriaren aurka bozkatu dute, 'koalizio handia'ren kontra jarraitzen dutelako.

SPDk, Alemaniako Alderdi Sozialdemokratak, oso banatuta jarraitzen du. Hori erakusten du alderdiko presidente berria aukeratzeko bozketen emaitzek. Andrea Nahlesek, botoen % 34 jaso ditu bere kontra. SPDk Angela Merkelen kristau-demokratekin egindako "koalizio handia"ren kontrakoak dira boto horiek denak. Andrea Nahlesek defenditu egin zuen "koalizio handia"n sartzea, argudiatuta, SPDk aukeran zuen irtenbide txar guztietan onena zela hura.

SPDren historiako 155 urtetako lehen emakumezko presidentea da Nahles. Kristau-demokratek ere emakumezko bat, Angela Merkel, aukeratu zuten arduradun nagusi orain ia 20 urte. Merkelen eta  Nahlesen arteko konparazioek saihestezinak dirudite, baina egiaz, ez dute batere antzik.  47 urte ditu Nahlesek, eta onartu du, hori bai, 63ko Merkel eredu gisa baduela arlo horretan.

Oraingo kantzilerrak, Merkelek, gizonezkoak jaun eta jabe ziren alderdi batean urratu behar izan zuen bidea, eta bizirik ateratzeko lema hartu. Eta hori da, hain zuzen ere, Nahlesek egin duena. Ondo aprobetxatu du bere aukera.