Itxi

Jesus Torquemada

Analisia

Putin, 18 urte, eta aurrera

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Putinek gaur kargua hartuta, laugarren agintaldia hasiko du presidente gisa; sei urtekoa. 14 urte daramatza jada eta horiei, lehen ministro gisa egindako lau urteak ere batu behar zaizkie.

Errusiako oposizioak ahal izan duena egin du Vladimir Putini kargu-hartzea garrazteko, baina manifestazioak ez dira oso jendetsuak izan eta Poliziak gainera inolako gupidarik gabe jo du manifestarien kontra.

Hori horrela, Putinek gaur kargua hartuta, laugarren agintaldia hasiko du presidente gisa; sei urtekoa. 14 urte daramatza jada eta horiei, lehen ministro gisa egindako lau urteak ere batu behar zaizkie. Putinek erabat kontropean du Errusiako barne-egoera.

Erraz irabazi zituen hauteskundeak. Inork ez dio boterea zalantzan jartzen, baina horrek ez du esan nahi arazorik ez duenik. Errusiako ekonomia ez da egonkortu oraindik, eta Estatu batuek eta Europak  jarritako zigor ekonomikoek egoera are eta zailagoa sortzen dute. Zigor horiek, Putinek Ukrainan, Caucason edota Ekialde hurbilean daraman atzerri-politika erasokorraren ondorio dira.

Putinek apustu garrantzitsuak egin ditu atzerri-politikan, batez ere Sirian. Horrek asko balio dio barne-politikari begira, errusiar askok babesten baitute Moskuk munduan duen eragina handitzeko Putinek, duen nahia.