Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Merkelek neurria hartu dio Trumpi

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Kantzilerrak ezin hobeto ulertu du AEBko presidentearen estrategia. Erabakiak enpresa europarrei egingo die kalte, baita petrolioak Europan duen prezioari ere.

Angela Merkelek izugarri ondo ulertu du Iranekin hitzarmena hausterako orduan Donald Trumpek izan duen estrategia. Presidente estatubatuarrak hartu du erabakia, baina prezioa Europak ordainduko du. Hasteko, Europako enpresek Iranekin negozioak egiteari utzi egin beharko diote, baldin eta Ameriketako Estatu Batuetan (AEB) ere negozioak izan eta haiek galdu nahi ez badituzte. Horrez gain, petrolioaren merkatua jada hasi da dar-dar egiten: prezioa igotzen ari da eta hori mortala da Europarentzat. Ez, ordea, AEBrentzat, Ekialde Erdiko petrolioaren dependentzia gero eta gutxiago dutelako bertan. Eta azkenik, okerrenean jarrita, Ekialde Ertainean piztu litezkeen balizko gerrak askoz kaltegarriago zaizkio, gertutasunagatik, Europari AEBri baino. Adibidez, gerta liteke beste errefuxiatu olde bat hartu behar izatea Europak. AEBra ezin baitute lehorretik iritsi eta aireportuetako kontrolak gainditu ezinak baitira errefuxiatuentzat.

Hori dena kontutan hartuta mintzatu zen Merkel atzo hain argi: "Estatu Batuetan konfiantza izan genuen garaia amaitu da. Mehatxu handiak ditugu aurrean, eta Europak bakeari eta egonkortasunari eutsi behar dio". Kontua hain argi baldin badago, ez legoke bada beste aukerarik: hitzetatik hitzetara pasatu beharko da.