Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Israelen jatorrizko bekatua

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Israelek 70 urte bete ditu. Bere sorrera palestinarrak kanporatzearen truke etorri zen, eta arazo horrek konpondu gabe jarraitzen du.

Israelek 70 urte bete ditu. Sobietar Batasunak iraun zuen beste, adibidez. Sortu zenean, inork ez zuen uste 70 egun iraungo zuenik ere. Muga-kide dituen herrialde arabiarretako Armadak, sortu berria zen Estatuaren kontra jo zuten, eta bazirudien Israel suntsitu egin behar zutela. Aldiz, israeldarrek irabazi zuten gerra hura, eta orduz geroztik arabiarren kontrako guztiak irabazi dituzte, zenbait nabardurekin: Adibidez, 2006ko bere Libanoko abentura militarra ez zitzaien ongi atera Hezbollaren miliziek azaldutako erresistentziarengatik.

1948rekin alderatuta, egun Israelek bere biztanleria 10 aldiz biderkatu du, eta bere ekonomia are eta gehiago. Nekazaritzara bideratutako herrialde pobre izatetik,  erdi-aberats izatera pasatu da, industria moderno eta guzti. Eta, gainera, zortea du. Orain 10 urte gas-meategi garrantzitsu bat topatu baitzuten bere kostaren parean.
Israelen badaude miresgarriak diren gauza asko, baina badu jatorrizko bekatu bat ere: bere sorrera palestinarrak kanporatzearen truke etorri zen, eta arazo horrek konpondu gabe jarraitzen du. Israel Nazio Batuen Erakundearen (NBE) ebazpen bati esker sortu zen, baina gerora, inoiz ez die kasurik egin NBEk kaleratutako ebazpenei; hain zuzen, Palestinarekin duen arazo hori konpontzeko eskatzen dioten ebazpenei.