Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Aurrez aurreko latza Italian

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Ligak eta Bost Izarren Mugimenduak uko egin diote Mattarellak baztertutako Ekonomia ministroa aldatzeari eta Errepublikako presidentea kargugabetzearekin egin dute mehatxu.

Italiak duen krisi instituzionala ikaragarria da. Orain baino lehen izan dira aurrez aurrekoak Errepublikako presidentearen eta alderdi politikoen artean, baina gutxi orain dutenaren tamainakoa. Konstituzioaren arabera, presidenteak du lehen ministroa eta gobernuko kideak onartu ala atzera botatzeko ahalmena. Aurreko presidenteak, Giorgio Napolitanok, atzera bota zituen Matteo Renzik eta Silvio Berlusconik proposatutako ministroak. Bi kasuetan beste ministro batzuk proposatu zituzten eta horrela konpondu zen auzia. Oraingoan, aldiz, Ligak eta Bost Izarren Mugimenduak presidentearekin aurre aurrekoari eustea erabaki dute, bere ahalmen konstituzionalak aintzat hartu gabe.

Ligak Paolo Savona jarri nahi du Ekonomia ministro, hori Italia eurotik ateratzearen aldekoa da. Sergio Mattarella presidenteak, ordea, uste du Italiak ezin duela arrisku hori hartu eta beste ministro bat izendatzea eskatu die, baina Ligak eta Bost Izarren Mugimenduak uko egin diote ministroa aldatzeari, eta Parlamentuaren bidez presidentea kargugabetzen saiatzearekin mehatxatu dute. Italiak, beraz, gobernurik gabe segitzen du herrialdearentzat garrantzitsuak diren nazioarteko hainbat hitzorduren atarian: datorren hilean Italiak G7ko, Europar Batasuneko eta Natoko goi bileratara joan behar baitu.