Itxi

Jesus Torquemada

Analisia

Iraultza sandinista nostalgian

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Ortegak Konstituzioa aldatu zuen agintaldiak bata bestearen atzetik egin ahal izateko. Gaur, Masayako barrikadetan ikusten den jendea, ez da orain 40 urtekoarekin alderatuta oso ezberdina.

Duela 40 urte, iraultza sandinista mundu osoko ezkerrarentzat itxaropen iturri izan zen. Aliantza sozial zabala lortu zen langileekin, nekazariekin, ikasleekin, baita enpresariekin ere, Anastasio Somoza diktadorea kargutik bota ahal izateko. Barrikadak lehenbizi Masaya izeneko hiri txikian sortu ziren, eta gero Nikaragua osora zabaldu ziren. Lidertza, Askapen Nazionalerako Fronte sandinistak hartu zuen. Augusto Cesar Sandino jeneralaren izena hartu zuen mugimenduak: orain ia mende bat, Nikaraguan Estatu batuen esku-hartze militarraren kontra borrokatu zuen horrek.

Fronte Sandinistan, hainbat ildo politiko topa zitezkeen elkarbizitzan. Daniel Ortega “tercerista” zeritzon tendentziaren buru zen, denen artean burgesena. Ortega Nikaraguako presidente izan zen Somoza kargutik kendu ostean. Boterean 10 urte egin ondoren hauteskundeak deitzea erabaki zuen eta Violeta Chamorroren aurka galdu egin zuen. 2007an Ortega boterera itzultzean, bertan mantentzea erabaki zuen, kosta ala kosta.

Konstituzioa aldatu zuen agintaldiak bata bestearen atzetik egin ahal izateko eta errepresio gogorrari ere heldu dio oposizioak kargutik kentzeko saiakera egin duenean. Gaur, Masayako barrikadetan ikusten den jendea, ez da orain 40 urtekoarekin alderatuta oso ezberdina.