Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Bai, hau historikoa da benetan

Jesús Torquemada

Jesús Torquemada

Xehetasunen esperoan, ezin uka Singapurreko goi bilera historiara pasatu dela. Baina beti esaten da deabrua ez dela hitz handien atzean ezkutatzen, baizik eta xehetasunen atzean.

Tira, ba itxura denez, bakea iritsiko da Koreara. Singapurreko goi bilera uste zena baino askoz gehiago izan da. Kim eta Trump elkarrekin agertu dira hi hiru ordu laurden elkartuta egon ondoren, eta hitzarmen bateratua sinatu dute. Praktikan, bi buruzagiek amaitutzat eman dute Koreako gerra. Kimek esan du munduan aldaketa handi bat izango dela. Eta Trumpek gaineratu bien arteko lotura berezia sortu dela, eta Kim Etxe Zurira ere gonbidatu duela buruzagi ipar-korearra.

Aukera bakarra zen eta ondo aprobetxatu dute biek. Koreako isolamenduarekin amai dezake Kimek, nazioarteko onarpena lortuko eta, behingoz, Ipar Koreako ekonomia modernizatu. Eta Trumpek, bide batez, Koreako arazoari amaiera jarri ahal izango dio, Hego Korean Ameriketako Estatu Batuek dituzten 30.000 soldaduak erretiratu ahal izango ditu eta, gainera, nazioarteko estatista eta bake gizon gisa agertu ahal izango du munduaren aurrean.

Itxaron egin beharko dugu pixka bat hitzarmen horrek zehatz mehatz zer dioen jakiteko. Hizkuntza diplomatikoan, izan ere, beti esaten da deabrua ez dela hitz handien atzean ezkutatzen, baizik eta xehetasunen atzean. Hori bai, ezin uka, Singapurreko goi bilera jada historiara pasatu dela eta gaurkoa, dudarik gabe, egun historikoa dela.