Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Quo vadis, Europa?

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Italian, Salvini Barne ministroak ijitoen errolda bat egin nahi du, italiarrak ez direnak kanporatzeko. Alemanian, Seehofer Barne ministroa eta Merkel kantzilerra aurrez aurre daude, etorkinak tarteko

Nora zoaz Europa??? Matteo Salvini Italiako Barne ministro eta Gobernuaren kide indartsuak esan du Italian dauden ijitoen errolda bat egin beharra dagoela. Errolda horren helburua litzateke jakitea ijito horietatik zeintzuk diren italiarrak eta zeintzuk Errumania, Bulgaria edo Hungariatik etorritakoak, horiek kanporatzeko. Bere jarrera arrazista erakusten duen esaldi bat ere bota du Salvinik: "Zoritxarrez, Italiako ijitoak etxean utzi beharko ditugu".

Horrek Salviniren alderdia den Ligaren benetako aurpegia erakusten du, eta ez soilik Ligarena, baita Bost Izarren Mugimenduarena ere. Di Maio buru duen alderdia benetan ezkerrezkoa balitz, Ligarekin duen koalizio gobernua hautsi beharko luke, eta egiten ez badu, horrek argi uzten du Bost Izarren Mugimendua populismo hutsa dela.

Bitartean, Alemanian Horst Seehofer Barne ministroa aurrez aurreko borrokan dago Angela Merkel kantzilerrarekin. Seehoferrek Alemaniako mugak itxi eta jada herrialdean diren etorkin asko kanporatzeko legea atera nahi du aurrera. Bi asteko epea eman dio Merkeli hori onartzeko, ulertzera emanez onartzen ez badu gobernua hautsiko duela. Quo vadis, Europa???