Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Europak urrun nahi ditu etorkinak

Jesús Torquemada

Jesús Torquemada

Europako Kontseiluak "etorkinak lehorreratzeko eskualdeko zentroak" sortu nahi ditu Afrikan. Europan errefuxiatuak soilik onartuko ditu.

Ari da itxura hartzen Afrikatik eta Asiatik datozen migratzaileentzat Europak izango duen politikaren argazkia. Europako gobernuburuak datorren astean Bruselako goi bileran elkartzen direnerako, mahai gainean izango dute  "etorkinak lehorreratzeko eskualdeko zentroak" sortzeko proposamena. Esan dezagun argi: etorkinentzako internamendu zentroak baino ez lirateke, funtzionario europarrek erabaki dezaten zein migratzaile den errefuxiatu politiko, eta zein ez.

Errefuxiatuak onartu egingo lituzke Europak. Arrazoi ekonomikoengatik datozenak, aldiz, ez. 'Gune' horiek Afrikan leudeke, eta Europak, jakina, ordaindu egingo lieke herrialde horiei etorkinen kontrol lan hori egin dezaten. Gutxi gorabehera, Europar Batasunak Turkiarekin itxi zuen akordioa errepikatzea lekarke proposamen horrek. Turkiarekin egindako akordio hark zalantza etiko eta politiko handiak piztu zituen, baina egia da, Turkiatik Greziarako migratzaileek trafikoa desagertu egin dela.

'Gune' horiek sortzeko proposamenak hark bezainbeste zalantza eragiten ditu. Zein herrialde daude hori egiteko prest? Nola lortuko dute 'gune' horietan giza eskubideak bermatzea?, eta zenbat errefuxiatu onartuko ditu Europak kontutan hartuta badirela herrialdeak bakar bat ere onartu nahi ez dutenak? Erantzun gaitzak dituzten galdera zailak.