Itxi

albisteak

Trafikoa

Matxuratutako autobus batek auto-pilaketak eragin ditu A8an, Bilbon

eitb.eus

Bizkaiko hiriburuan puntako orduan izaten den trafiko handiari aberiak sortutako ilarak gehitu zaizkio astelehen goizean. 10:00etarako, normaltasuna itzuli da errepideetara.

Matxuratutako autobus batek auto-pilaketak eragin ditu A8an, Bilbon. Behin bukatuta, 10:00ak aldera, normaltasuna itzuli da errepideetara.

Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzaren arabera, A8aren 120. kilometroan geratu da autobusa, Bilbon, Irunerako bidean.

Erdiko erraila itxi behar izan dute, San Mameseko sarbidearen parean, eta ilara luzeak sortu dira A8, N-637 (Txorierriko igarobidea) eta BI-637 (Leioako errepidea) errepideetan.