Itxi

Jesus Torquemada

Analisia

Europako herrialdeen klub militar bat antolatu du Frantziak

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Europako bederatzi herrialdek indar militar bateratua sortzeko konpromisoa sinatu zuten atzo zeregin zehatzak burutzeko. Bederatzi herrialdeak Europar Batasuneko kide dira.

Europako bederatzi herrialdek indar militar bateratua sortzeko konpromisoa sinatu zuten atzo zeregin zehatzak burutzeko. Bederatzi herrialdeak Europar Batasuneko kide dira; dena den ez da zehazki Europar Batasunaren ekimena izan, euren kabuz ari diren bederatzi gobernuena baizik.

Bederatziak NATOko kideak dira, baina ez da NATOren ekimena ere. Helburua, ekimena bultzatu duen Frantziak berak planteatu duen moduan, ahalik eta azkarren esku hartzea da denbora galdu gabe maiz Europar Batasunak erabakiak hartu behar dituenean gertatzen den moduan.

Frantziak zehazki Afrikan esku hartzeko aukera aipatzen du, Sahelen bereziki, bertan dituzte euren baseak jihadistek. Duela urte batzuk Frantziak jada esku hartu zuen Malin jihadistek aurrera egitea galarazteko.

Antzeko egoera bat gertatuko balitz, kasu horretan bederatzien esku hartzea emango litzateke, eta Frantzia ez litzateke bera bakarrik geratuko lehen lerroan. Bederatzi herrialdeak hauek dira: Frantzia, Alemania, Erresuma Batua, Espainia, Belgika, Herbehereak, Danimarka, Portugal eta Estonia.

Italia akordiotik kanpo geratu da, bertako gobernu berriak ez baitu parte hartu nahi izan. Erresuma Batuak, aldiz, hitzarmenean parte hartzea erabaki du, berez Europar Batasuna uzteko zorian dagoen arren. Parisek arrakastatzat jo du hori, esanaz modu horretan Londresek Europaren defentsarekin konprometituta jarraituko duela.