Itxi

Jesus Torquemada

Analisia

Muga politika, ez migrazio politika

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Europar Batasuneko buruek ez dute benetan immigrazio legerik onartu; onartu dutena Europako mugak indartzea izan da.

Europar Batasuneko buruek ez dute benetan immigrazio legerik onartu; onartu dutena Europako mugak indartzea izan da.

Akordioa gutxi gorabehera horrelakoa da: Europako uretatik kanpo erreskatatutako naufragoak Afrikako kostaldean jarriko dituzten zentro batzuetan lehorreratu beharko dituzte. Europako uretan erreskatatutakoak, Europako herrialdeek eraikiko dituzten atxikitze zentroetara eraman beharko dituzte. Bertan giltzaperatuta izango dituzte asilo politikorako eskubidea duten aztertzen duten bitartean.

Hortaz, ez dute Europan barrena ibiltzeko baimenik izango, beraz, ezingo dute Alemaniara iritsi. Era horretan, Merkel kantzilerrak lasai har dezake arnasa. Bavierako bere kideak hori ari zirelako eskatzen, Alemaniara ez daitezela etorkinak iritsi.

Beste alde batetik, Italiak lortu du beste herrialde batzuk ere Europako uretan erreskatatutako migratzaileez arduratzea eta denak Italiara ez iristea, orain gertatzen den bezala.

Espainiak lortu du lehen lerroan egoteko gaitasuna aitortzea eta Batasunak laguntzak emateko konpromisoa hartzea etorkinen etorreraren gorakadari aurre egiteko. Eta, zenbat errefuxiatu hartuko ditu Europak? Nola banatuko ditu? Nola tratatuko dituzte? Ah, horren inguruan ez da hitz egin, hori migrazio politika litzateke, eta Bruselan, momentuz, mugez soilik hitz egiten da.