Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

'Brexit' kaotiko baterantz

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

May konturatu da 'brexit' gogor bat "erokeria" bat dela. Horregatik, haustura "bigun" bat proposatu du, baina Davisek esan du ez duela hori babestuko. 'Brexit' kaotiko baten atarian gaude.

Erresuma Batuan ministerio bat sortu zuten Europar Batasunetik irtetea kudeatzeko. Theresa May lehen ministroak David Davis brexit-aren defendatzaile sutsuenetako bat jarri zuen Ministerio horretako buru. Orain, ordea, Davisen eta bere 'bigarrena'ren dimisioarekin Ministerio hori buruzagirik gabe geratu da, brexit-a gauzatzeko bederatzi hilabete baino geratzen ez direnean.

Theresa May eta Alderdi Kontserbadorearen zati bat konturatu dira brexit gogor bat, hau da, Europar Batasunarekin duen lotura erabat haustea, "erokeria" bat dela. brexit-aren aldekoek erabilitako arrazoietako bat izan zen Batasunetik irtetean Londresek mundu osoarekin merkataritza askearen itunak negoziatzeko aukera izango zuela, baina orain Trumpen ondorioz, protekzionismo komertzial eta gerra komertzialen aroan sartzen ari gara, brexit-aren aldekoek ziotenaren justu kontrakoa, beraz.

Hori dela eta, Theresa May brexit "bigun" bat aurrera ateratzen saiatzen ari da, Europar Batasunarekin lotura komertzial batzuei eutsiz. Davisek, ordea, Alderdi Kontserbadoreko zati batek babestuta, esan du hori ez duela babestuko. Denbora agortzen ari da eta gauzak dauden moduan badirudi azkenean ez dugula ez brexit gogorrik izango ezta bigunik ere… Brexit kaotiko bat baizik.