Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

'Ondo egina, Enrique'

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Trumpek oraingoan ere berea egin du. Ipar Amerikako Merkataritza Libreko Ituna bertan behera utziko zuela agindu zuen, eta halaxe egin du.

Trumpek oraingoan ere berea egin du. Ipar Amerikako Merkataritza Libreko Ituna bertan behera utziko zuela agindu zuen, eta halaxe egin du. Horren lekuan, Estatu Batuen eta Mexikoren arteko ituna adostu du, eta Kanadak horrekin bat egin ahal izango du hala nahi badu. Hori bai, Kanadak, batzea erabakitzen badu, Trumpek inposatutako baldintzak onartu beharko ditu… Azkenean, Mexikok egin duen gauza bera.

Bi urtez Trumpek Mexikoren kontra egindako mehatxu eta irainen ostean, Mexikok ituna berraztertzea onartu behar izan du. Mexikoko ekonomia, hein handi batean, Estatu Batuen mendean dago, bere Barne Produktu Gordinaren heren batetik gora… Beraz, ez zuen beste  biderik. Ezin zaio soilik errua Enrique Peña Nietoren egungo  Gobernuari bota, negoziazioetan parte hartu baitu, baita ere, hurrengo presidente Andres Manuel Lopez Obradorren ordezkari batek ere.

Orain, Trumpek Kanada iraindu du, nahiz eta hamarkadetan Estatu Batuen aliaturik onena izan. Akordiotik kanpo utzi du, eta esan du, gainera, berdin zaiola akordiora batzen den edo ez. Agintea noren esku dagoen argi uzteko, Etxe Zuriak telefono dei baten bideoa kaleratu du; bertan, Trumpek Peña Nietorekin hitz egiten du, merkataritza  itun berriaz… Eta hauxe esanez agurtu dio: "Ondo egina, Enrique".