Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Defentsa europar bat, NATOtik kanpo

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Macronek eta Merkelek Europa gidatu nahi dute NATO erakundearekiko independentea izango den armada bat sortzen.

Europar Batasuneko Defentsa eta Atzerri gaietarako ministroek bilera dute NATO erakundearekiko independentea izango litzatekeen politika militarra nola osatu aztertzeko. Duela bi aste, Macronek eta Merkelek, Frantzia presidenteak eta Alemaniako kantzilerrak, dei egin zuten Armada europar bat sortzeko. Berlinen, atzo egindako hitzaldi solemnean, Macronek Europar Batasun handiagoa aldarrikatu zuen, baita defentsa arloan ere.

Garbi geratu zen Macron-Merkel ardatzak oso ondo funtzionatzen duela, eta Frantziak eta Alemaniak Europaren gidaritza nahi dutela. Baina, Macron eta Merkel ez daude euren unerik onenean. Buruzagi alemaniarrak jada esan du ez dela aurkeztuko hurrengo hauteskundeetara, eta frantziarrak bere politika ekonomikoaren aurkako protesta ugari ditu egunotan kalean.

Nolanahi ere, Donald Trump asko haserretu da, defentsa indartzeko Europak agertu duen asmo hau dela eta. Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidenteak, oso era txarrean, defentsan diru gehiago gastatzeko eskatu die europarrei, baina noski, NATOren barruan. Ez du batere atsegin, Washingtonen kontroletik at, europarrek defentsa independente bat osatu nahi izatea.