Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Eslovenia, 1991

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Urte hartan hasi zen Jugoslaviaren zatiketa. Lau gerra izan ziren eta Esloveniaren kasuan, gerrak hamar egun iraun zuen eta 70 pertsona inguru hil ziren.

1991ean hasi zen Jugoslaviaren zatiketa. Emaitza lau gerra izan ziren: Esloveniakoa, Kroaziakoa, Bosniakoa eta Kosovokoa. Bosniakoa eta Kroaziakoa izan ziren hildako gehien eragin zituztenak, Esloveniakoa, berriz, gutxien eragin zituena.

Esloveniak hainbat abantaila zituen: ez zuen zuzeneko mugarik Serbiarekin, Kroaziak tapoi funtzioa egiten zuen bien artean. Eta garrantzitsuena ez zuen herritarren artean nahasketarik. Esloveniako ia biztanle guztiak esloveniarrak ziren, ez zegoen ia serbiarrik edo kroaziarrik. Horregatik Eslovenian egin zen erreferendumean, % 95ak Jugoslaviatik banatzearen alde bozkatu zuen, parte hartzea % 93 izan zelarik.

Jugoslaviako Armada Federala  banaketa hori galarazten saiatu zen, armada horretan serbiarrak ziren nagusi. Gerra laburra izan zen, 10 egunekoa, eta 70 hildako inguru eragin zituen.

Armada federalak atzera egin zuen Kroazia eta Bosniarantz, bertan bazeuden defendatu beharreko serbiarrak. Kroazian, biztanleriaren ia % 30 serbiarrak ziren, Bosnian berriz  % 30 serbiarrak eta  % 20 kroaziarrak, ... gainerakoak musulman bosniarrak ziren. Bi herrialde horietan gerra zibil bortitza gertatu zen,  300.000 bat hildako guztira, eta garbiketa etnikoa ere izan zen. Hainbat  mende elkarrekin arazorik gabe bizi ostean, Milosevic serbiarra edo Tudjman kroaziarra bezalako buruzagi arduragabek konbentzitu zituzten desberdinak zirela eta elkar hil behar zutela.