Itxi

Felipe Etxebarria

Analisia

North Stream 2 gasbide estrategikoa

Felipe Etxebarria

Felipe Etxebarria

- Erredakzioa -

Itsas Baltikoan zehar Gazprom Errusiako estatuko enpresa egiten ari den proiektu honek eztabaia handiak eragin ditu Europan eta Estatu Batuetan.

Europar Batasuneko herrialdeek gogortu egin dituzte Errusiatik Alemaniara North Stream 2 gasbidea eramateko baldintzak. Baina aldaketak ez dira proiektua arriskuan jartzeko beste sakonak izan. EBak hitzartu duenez, gasbidea erabiltzeko eskubidea zabaldu zaie gainerako estatu kideei, Alemaniak eta Frantziak beren ikuspuntuak hurbildu ondoren.

Itsas Baltikoan zehar Gazprom Errusiako estatuko enpresa egiten ari den proiektu honek eztabaia handiak eragin ditu Europan eta Estatu Batuetan. Ukrainan beldur dira, beren herrialdetik kanpo igaroko den gasbideari. Errusiak Ukrainan zehar doanaren kopurua murriztuko duela uste dute, eta beraz, u Kievko gobernuaren diru sarrera garrantzitsuena kendu.

Estatu Batuek ere behin eta berriz zigorrak jartzearen meatsua egin du. Izan ere, gasbide honi esker Errusiak bikoiztu egin ditzake Europara bidaltzen duen gas kopurua. Europar Batasunean, Polonia eta Baltikoko herrialdeak dira proiektu begi onez ikusten ez dutenak. Beren ustez, Errusiaren menpe jarriko du Europa. Suediak ere mesfidantzaz ikusten du, beren kostaldearen aurretik joango den gasbide hau. Stockholmeko gobernuaren ustez, lan horrek aitzakia emango die errusiarrek itsaso horretan espioitza zereginak areagotzeko.

Europar Batasunak adostutako arau berriarekin beldur hauek urrundu nahi ditu. Arau hauen arabera, gas hornitzailearen eta gasbidearen jabetza enpresa ezberdinena izan behar da. Beraz, Gazprom enpresa errusiar publikoa ezingo da denaren jabe izan.

Alemaniak proiektu hau gogor defendatu du, eta Frantziak eskatutako bermeak biguntzea lortu ez ezik, Europar Batasun osoaren oniritzia ere eskuratu du. Bruselak proiektuan zaintze eskubidea izango du. Horrek, eta Berlinen uste denez, Estatu Batuen jarrera biguntzen lagunduko du.

Beharrezkoa duen Europako Parlamentuaren oniritzia jaso ondoren, araudi berria maiatzako hauteskundeak baino lehen prest egongo dela uste da. Gasbidea bera urtea amaitu baino lehen erabiltzeko prest izango da.

Interdependentzia

Dmitry Peskov, Vladimir Putin presidentearen bozemaileak esan duenez, “proiektu honek ez du Europaren menpekotasuna areagotuko soilik, baita Errusiarena ere, Errusiak ere Europa bezero moduan behar duelako. Bere ustez, elkarren arteko menpekotasuna izango da.

Estatu Batuek segurtasunaren arazoa azpimarratu arren, arrazoi ekonomikoak ere badituzte. Hain zuzen ere, beren gas naturala Europan saltzeko interesa.