Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Errusia eta NATO, aurrez aurre, Itsaso Beltzean

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

NATOk Itsaso Beltzean duen presentzia indartzea erabaki du. Errusiak, jakina, bere aurkako keinu gisa hartuko du.

NATOk Itsaso Beltzean bere presentzia indartzea onartu du. Errusia dago itsaso horretan; eta baita Errusiako bi herrialde-etsaiak ere: Ukraina eta Georgia. NATOk 3 herrialde ditu itsaso horretan: Turkia, Bulgaria eta Errumania.

Georgiaren eta Ukrainaren itsas-armada hobetzen lagundu nahi du NATOk eta horretarako, Itsaso Beltzean maniobra-militarrak areagotuko ditu. Errusiak, jakina, erabaki hori bere aurkako keinu gisa hartuko du. NATOk orain baino lehen leporatu dio Errusiari, Georgia eta Ukrainarekiko politika erasokorra erabiliz, tentsio-giroa sortzea. Duela bost hilabete, errusiarrek hiru ontzi ukrainar atzeman zituzten eta tripulazioa oraindik atxikita dute.

Washingtonen hartu du berri du azken erabakia NATOk, bere sorreraren 70. urteurrena ospatzeko atzerri ministroekin egin duen bileran. 70 urte hauetan, 12 herrialde bazkide izatetik, 29 izatera pasa da NATO; eta hemendik gutxira 30 izango ditu, Ipar Mazedoniak bat egiten duenean. Europan Sobietar Batasunari aurre egiteko helburuarekin sortu zen NATO. Sobietar Batasuna desagertu da baina NATO ez; eta orain, Errusiak betetzen du "gaiztoaren papera".