Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Gero eta ultra gehiago Europan

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Eskuin muturreko "Benetako finlandiarrak" alderdiaren emaitza onek Europako ultraeskuindarrarentzat garai onak direla baieztatu dute. Ultraeskuinak Europako hauteskundeak ditu orain jomuga.

Europako ultraeskuindarrentzat honakoak garai onak direla baieztatu du Finlandian, eskuin muturreko "Benetako finlandiarrak" alderdiak, joan den igandeko hauteskundeetan lortu zituen emaitza onak. Eskuin-muturra deitzen diogunaren barruan, badaude kutsu faxista duten alderdiak, baina gutxiengoak dira. Europako ultraeskuindarrak lotzen dituena immigrazioaren aurkako jarrera da; oro har, eta bereziki musulmanen aurkakoa. Subiranotasuna ere berreskuratu nahi dute; euren arabera, Europar Batasunak kendu diena.

Duela hamarkada bat salbuespena ziren haiekin akordiotara iritsi nahi zuten alderdiak. Orain, ordea, hauteskundeetako emaitza onek beharrezko bihurtu dituzte gobernu-koalizioak osatzerakoan. Horregatik daude Norvegiako, Austriako eta Danimarkako gobernuetan, eta beste zenbaitetan sartzeko puntuan izan dira.

Alderdi hauek botoen % 20 baino gehiago eskuratzen dituzte Austrian, Italian eta Frantzian, eta % 10etik gora, Alemanian eta Eskandinaviako herrialde guztietan. Maiatzeko hauteskundeak aukera bikaina dira eurentzat, eta Europako Parlamentuan hirugarren indarra izateko helburua dute.