Itxi

albisteak

Espainia Libiako operazioan

Libiako parte-hartzea luzatzeko eskatu du Chaconek Kongresuan

Erredakzioa

Espainiako Defentsa ministroak goizean egin du eskaera Kongresuko Defentsa Batzordearen aurrean; Libiako aire baztertze eremua ekainaren 22ra arte luzatzeko eskatuko du

Carme Chacon Defentsa ministroak Kongresuko Defentsa Batzordearen aurrean agerraldia egingo du gaur asteartea, Libiako aire baztertze eremuarekin jarraitzeko talde parlamentarioen babesa jasotzeko. Nazio Batuek eskatzen badute misio humanitarioetan parte hartzeko aukeraz ere hitz egingo dute.

Defentsa Batzordearen bilera Aste Santu honetako aktibitate bakarra izango da eta goizeko hamaiketan ekingo diote.

Ministroak luzapen honetarako talde parlamentarioen babesa jasotzea aurreikusten da, Kongresuak martxoaren 22an (talde guztien babesarekin IU eta BNG salbu) Libiako operazioan parte hartzea baimendu baitzuen, Jose Luis Rodriguez Zapatero gobernuko presidentearen agerraldiaren ostean.

Chaconek operazioa bi hilabetez luzatzeko eskatuko du, ekainaren 22ra arte. Ministroaren departamendutik esan dutenez, luzatze honek ez du lurreko medio militarrak gehitzea esan nahi, Nazio Batuen 1.973 ebazpenak jasotzen duen moduan.