Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Alemaniako Koalizio Handia, hilzorian

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Andrea Nahles SPDren buruzagiaren dimisioak koalizioaren amaiera azkar lezake. Udazkena baino lehen hautsiko omen da.

Alemaniako koalizio gobernua hil hurren da; zalantza bakarra da noiz hautsiko den, eta ez da udazkena baino geroago izango. Andrea Nahles Alderdi Sozialdemokratako (SPD) buruaren dimisioak koalizio horren amaiera azkar dezake, Angela Merkelen kristau-demokraten Batasunarekin osatutako koalizioaren amaiera. Europako hauteskundeetan bi alderdiok lortutako emaitza kaxkarrek erakusten dute hauteskunde orokorrak orain egingo balira, bi alderdiok ez lituzketela behar adina eserleku izango koalizioa errepikatzeko.

Baina emaitza txarrek bereziki sozialdemokratei eragiten die, % 16tik behera geratu dira. Inoiz ez dute hain babes gutxi izan. Beraz, sozialdemokratak ikusten ari dira ez dutela inongo onurarik koalizio horretan parte hartuta. Kristau-demokratekin koalizioa egin zuten erantzukizun nazionalagatik. Merkelek gobernua osatzeko lehen saiakera liberal eta berdeekin egin zuen; baina, hark emaitza baikorrik eman ez zuzenez, batuketa bideragarri bakarra kristau-demokraten eta sozialdemokraten artekoa zen, eta sozialdemokratek onartu egin zuten egonkortasunaren izenean. Andrea Nahlesek koalizio horren defentsa egiten jarraitzen zuen, baina dimisioa ematera behartua sentitu da. Udazkenean hiru eskualde hauteskunde egingo dira eta SPDk emaitza ezin kaxkarragoa aterako du, orduan, koalizio handia eutsi ezina izango da.