Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Zalantza handiak Saudi Arabiari buruzkoan

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Yemengo hutiek hartu dute bere gain Saudi Arabiaren findegien kontrako erasoa. AEBk Iran egin dute erasoaren erantzule. Baina galdera gehiegi daude erantzun gabe.

Saudi Arabian gertatutakoaren inguruko galdera asko eta erantzun oso gutxi daude. Ameriketako Estatu Batuek (AEB) Iran egin dute Saudi Arabiako findegien aurkako erasoen arduradun. Iranek baditu erasoa egiteko arrazoiak. AEBn zigorrengatik arazo handiak ditu petrolioa saltzeko. Iranek dagoeneko mehatxu egin zuen esanez beraiek petrolioa saldu ezin badute inork ezingo duela saldu. Baina Ayatolak hainbesteraino erotu al dira, Saudi Arabiaren, beraz, AEBn aurkako gerra hasteko besteraino?

Erasoa Yemengo hutiek hartu dute bere gain. Hutiek Iranen babes militarra dute eta Saudi Arabiak babesten duen Yemengo gobernuaren aurka ari dira borrokan. Baina ez dator dena bat. Hutiek diote dronen bidez egin dutela baina jomuga izan dituzten egoitzak Yemendik oso urrun daude. Misil bidez egin zezaketen, baina orduan hasiera puntura itzuliko ginateke; misil horiek Iranek baino ezin baitizkie eman. Saudi Arabiak ez du misilak atzemateko bitartekorik? Galdera gehiegi, erantzun gutxi.