Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Saudi Arabiak Iran seinalatu du

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Riad eta Washington hain seguru badaude erasoa Iranek egin zuela, zergatik ez diote beste eraso baten bidez erantzun?

Saudi Arabiak salatu du Iran dagoela petrolio-findegien aurkako erasoen atzean, baina ez da ausartu esatera erasoak Irango lurretik egin zituztela. Turki Al Maliki Defentsa ministroak erasotan erabilitako 18 droneen eta zazpi misilen zatiak erakutsi zituen; denak Iranen eginak. Erasoa iparraldetik etorri zela ziurtatu zuen, beraz, antza, Yemengo hutien aldarrikapena gezurtatuz, Yemen hegoaldean baitago. Iran bai, iparraldean dago, baina Turkik ez zuen behin ere esan erasoa Irandik iritsi zela, esan zuen bakarra  izan zen jaurtigailuen kokapen zehatza ikertzen ari direla.

Bien bitartean Donald Trumpek, Saudi Arabiaren aliatuak, Iranen aurkako zigor ekonomikoak handituko dituela iragarri du. Eta deigarria da: Riad eta Washington hain seguru badaude erasoa Iranek egin zuela, zergatik ez diote beste eraso baten bidez erantzun? Beharbada badakitelako Iranek misil onak dituela, eta frogatu duen bezala, Iranek Saudi Arabiako petrolio ekoizpen guztia geldiarazi dezakeelako.