Itxi

Herriak eta Hiriak

Milioi zaparrada

Bonolotoak ia bi milioi euroko saria utzi du Villabonan

Erredakzioa

Villabonako (Gipuzkoa) loteria administrazio batean zigilua jarritako Bono Lotoko boleto batek 1.976.984,95 euroko saria irabazi du. Momentuz ez dute jakitera eman irabazlea herrikoa den ala ez.

Villabonako (Gipuzkoa) kale Berrian dagoen loteria Administrazioan zigilua jarritako boleto batek 1.976.984,95 euroko saria irabazi du.

Ostiralean egindako zozketan Bono lotoko sei zenbakiak asmatu zituen pertsona bakarra izan zen irabazlea, 39-32-48-19-30-45 konbinazioarekin. Momentuz ez dakite ia bi milioi euroko saria irabazi duena herriko norbait ote den.