albisteak
Alboka bat Afrikan
Pedalak nora, alboka hara
Andoni Irigoien bilbotarra uztaila hasieran irten zen etxetik eta Espainia eta Portugal zeharkatu ondoren, Marokon barrena dabil orain. Bizikleta eta alboka bat ditu lagun abenturan zehar.
-
Andoni Irigoien, Pedalboka.com ataritik hartutako argazkia
13:43 min
Marokoko Akfhnir herrian harrapatu dugu Andoni Irigoien, uztaila hasieran etxetik irten zen bizikleta gainean eta tenperatura goxoen bila afrika aldera abiatu zen. Pedalei gogor emanez, albokaren soinua munduan barrena zabaltzen ari da ordutik. Bidaian zehar, jende ezberdinarekin harremana egin eta bertako ezkontzetan partehartzeko aukera izan du bide batez.
Bidaia hasterako zabaldu zuen Pedalboka.com atarian kontatzen ditu bere bizipen eta esperientziak. Maroko kostaldean atseden hartzen ari zela, gure deiari erantzuteko tartea hartu eta abenturaren nondik norakoak kontatu dizkigu.