Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Macronek bazterrak nahastu ditu NATOn

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Macronek polemika handia piztu duten adierazpenak egin ditu NATOren inguruan, izan ere, dagoeneko ez duela balio esan du, eta Europa nazioarteko egoera oso larrian dagoela ziurtatu du.

Ederra egin du Macronek, The Economist aldizkariari eskaini dion elkarrizketan. Esan du Europa nazioarteko egoera oso larrian dagoela, eta NATOk ez duela balio jada, hura defendatzeko. Adierazi du Europak aurre egin behar diola Txinaren goraldiari eta Errusiaren eta Turkiaren joera totalitarioei: Brexitak eragin dion egoera bereziki ahulean, aurre egin behar ere.

Eta gainera, dio, hori guztia egin behar duela, Estatu Batuek, lehenengoz, Europar Batasunaren proiektuarekin bat egiten ez duen, eta batasun hori suntsitu nahi duen presidente bat dutenean.

Donald Trump, alegia. Sirian gertatzen dena aipatu du, NATOren arazoen erakusle. Turkia NATOko kide da, eta hala ere, Siria inbaditu du, bere aliatuei galdetu ere egin gabe.

Orain Siriak Turkiaren kontra egiten badu, NATOko beste kideek Turkia defendatu behar al dute?, galdera hori bota du Macronek. Eta hori guztia jarri du mahai gainean, NATOren 70. urteurrena betetzear denean. Okerrena zera da: esan duen ia guztia, egia dela.