Itxi

Felipe Etxebarria

Analisia

Hipokrisia Huaweiren inguruan

Felipe Etxebarria

Felipe Etxebarria

AEBko NSAk eta GCHQ britainiarrak Europako hainbat enpresa espiatu dituzte. Gauza bera leporatzen diote Huaweiri, probarik aurkeztu gabe, gainera.

Estatu Batuak presio egiten ari dira bere aliatuengan Txinako Huawei enpresaren aurka. Enpresa honek 5G teknologia mugikor berria garatu du. Ez da Trumpen merkataritza gerra soilik.

2013tik 2015ra prentsaren erredakzio askotan telefono mugikorrak korridoreetan aparte uzten ziren, batez ere Edward Snowdenek aurkitutako dokumentuak aztertzen zituztenean. Orduko aurkikuntzak berriz ere eztabaidan daude gaur egun Huawei enpresa txinatarrak garatu duen sare teknologia berriaren inguruan.

Estatu Batuek leporatzen dionez, Huaweik hardware sare berriaren bidez Txinako zerbitzu sekretuentzako espioitza garatu nahi du. Hori dela eta, Estatu Batuetako Estatu Idazkaria presio egiten ari da herrialde ezberdinengan Huawairen aurka boikota egin dezaten.

Ez da harritzekoa Interneteko zerbitzu hornitzaileak beren herrialdetako zerbitzu sekretuekin elkarlanean aritzea. Estatu Batuetako NSAk, Segurtasun Nazionalerako Agentziak, mundu osoan zainketa lanak egiten ditu AEBko hardware ekoizleekin batera. Beraz, ez litzateke harritzekoa Txinak ere gauza bera egitea haren enpresekin. Snowdenek argitaratutako paperek erakusten dutenez, AEBko Internet hornitzaileen eta espioitza zerbitzuen artean elkarlana dago.

Espiatuen zerrenda

NSA estatubatuarrak eta GCHQ britainiarrak ikertutako enpresen artean Europako ondorengoak daude:

  - Belgacom Belgikako telekomunikazio enpresa.

  - Orange, France Telecom eta Telekom Italiak osatutako kontsortzioa.

  - Suitzako Mobilfunk.

  - Alemaniako Stellar in Hürth, Cetel eta IABG.

Beste modu betean esanda: estatubatuarrek orain arte NSA agentziak eta GCHQ britaniarrak egin duten gauza bera leporatzen diote Huaweiri probarik aurkeztu gabe. Britainiarrek Huaweiren teknologia kontrolagarritzat jotzen dute. Izan ere Erresuma Batuan zainketa sistema iraunkor batek zaintzen du Huawei. Beraz britainiarrek ez dute boikotaren beharrik ikusten. Snowdenen paperen arabera, gainerakoek amestu ere ezin duten nagusitasuna dute mundu mailan NSAk eta GCHQk.

Irtenbidea mundu mailako hitzarmen bat izango litzateke. Arau argiekin eta zainketa sistema bat indarrean jarriz, hitzarmen hori betearazteko eta segurtasuna mundu mailan bermatzeko.