Itxi

Felipe Etxebarria

Iruzkina

Europarrei oztopo gehiago Erresuma Batuan

Felipe Etxebarria

Felipe Etxebarria

Herritartasun britainiarra lortzeko gutxienez bost urtetan bizi behar da Erresuma Batuan, edo hiru urtez britainiar batekin ezkonduta egon.  

Europako herritar asko Erresuma Batuko herritartasuna ukatzeko arriskuan daude. Izan ere, Londresko gobernuak baimena lortzeko baldintzak gogortu ditu. Erresuma Batuan gutxienez bost urtetan legalki bizi izan direnaren proba gehiago aurkeztu beharko dira orain. “Setteld Status” (ezarritako estatusa) dutenek ere aurkeztu beharko dituzte proba horiek. 

Baldintza berrien artean langabezia tarteetarako mediku asegurua  eduki izana dago. Eskakizun hori ez zegoen orain arte jasota, Theresa May saiatu bazen ere.

Erresuma Batuan bizi diren 3,5 milioi Europako herritarrak beldur dira Home Office (barne ministaritzan) funtzionarioen erabakiaren eskuetan geratzeaz eskaera tasetan 1300 libera (1400 euro) ordaindu eta gero. Herritartasun britainiarra dagoeneko eskatu zutenak orain ezezkoa jasoko ote duten beldur dira, aseguru medikoaren froga ez dutelako aurkeztu.

Europar Batasunarekin oraingo epe trantsitorioa luzatzea adosten ez bada, “brexit”a indarrean sartzean, 2021ko urtarrilaren batean, europarrek bisatua beharko dute Erresuma Batuan lan egin, etxebizitza alokatu edo zerbitzu publikoak izateko. “Setteld Status” lehen urratsa da, baina horrek ez du ziurtatzen herritartasun britainiarrak bertan bizitzeko ematen du eskubide iraunkorra. Herritartasun britainiarra lortzeko gutxienez bost urtetan bizi behar da Erresuma Batuan, edo hiru urtez britainiar batekin ezkonduta egon.