Itxi

Felipe Etxebarria

Iruzkina

Independentziaren aldekoak gorantz Eskozian

Felipe Etxebarria

Felipe Etxebarria

Gazteen artean independentziaren aldeko zaletasuna handiagoa da. 55 urtetik beherakoak dira gehienbat independentzia babesten dutenak. Adin horretatik gorakoen artean ezetza aterako liteke nagusi.

Albisteak (1)

Survationek egindako azken inkesten arabera, eskoziarren % 53 independentziaren alde azaldu da, % 47k Erresuma Batuan jarraitu nahi duen bitartean. Zentzu bereko emaitzak kaleratu zituen Panelbasek abuztuan egindako ikerketak. Oduan, alde handiagoa eman zien independentistei, % 55.

Aldi berean, YouGov institutuak argitaratutako ikerkekak % 53ko portzentaia eman zien  independentziaren aldekoei.

Gazteen artean independentziaren aldeko zaletasuna handiagoa da. 55 urtetik beherakoak dira gehienbat independentzia babesten dutenak. Ostera, adin horretatik gorakoen artean ezetza aterako liteke nagusi.

2014Ko erreferendumean  ezezkoak botoen % 55,3 lortu zuen. Baina harrez gero "Ezetzatik Baietzarako" fenomenoa indarra irabazten joan da, pertsonaia ezagunen artean batez ere. Ewan McGregor aktore eskoziarra, adibidez, publikoki  independentzia defendatzen hasi da, lehen Erresuma Batuan jarraitzearen alde azaldu eta gero.

Erreferendumaren ondoren, eta batez ere "brexit"aren prozesuarekin, independentistak inkestetan gorantz egiten ari dira. Ez da ahaztu behar Eskozia, Ipar Irlanda  eta Gales "brexit"aren aurka azaldu zirela. 2016ko erreferendum honetan eskoziarren % 60 "brexit"aren aurka azaldu ziren.

Beste galdeketa batzuen arabera, SPN Eskoziako Alderdi Nazionalistak botoen % 53 lortuko luke, orain baino 3 puntu gehiago, 2021ko maiatzean Edinburgoko parlamentura egingo diren hauteskundeetan.