Itxi

Felipe Etxebarria

Iruzkina

Eskoziarentzat txarra da Brexitaren akordioa

Felipe Etxebarria

Felipe Etxebarria

Eskoziako Alderdi Nazionalaren arabera, Erresuma Batuak eta Europar Batasunak Brexitari buruz lortutako akordioa txarra da Eskoziarentzat.

Eskoziako Alderdi Nazionalaren arabera, Erresuma Batuak eta Europar Batasunak Brexitari buruz lortutako akordioa txarra da Eskoziarentzat. Akordioak ez dio berrematen Europar Batasunaren barneak zeuzkan abantaila guztiak. Eskoziarren gehiengoak Brexitaren aurka bozkatu zuten. Eta oraingoan akordioa izan arren, Erresuma Batuan izanda Eskozia Europako Markatu Bateratutik eta Mugen Batasunetik kanpo geratuko dira.

Nicola Sturgeon lehen ministro eskoziarrak esan duenez, eskoziarrek ez dute berreskuratuko Europar Batasunetik irteteaz galdutako onura guztiak. Hori dela eta independentziaren aldeko bigarren referenduma bultzatuko du, independentzia lortu ondoren, Eskozia berriz Europar Batasunera eskubide guztiekin sar dadin.

Izan ere Brexitaren ondorengo akordio honi esker ez dira kuotak eta tasak mugan ezarriko. Baina ostera kontrolak jarriko dira Mantxako kanalean zehar merkataritzan aritzen diren enpresentzako. Batez ere kontrol sanitarioak izango dira.

Gainera enpresek kanporatzen eta barneratzen dituzten merkantzien agiriak aurkeztu beharko dituzte. Baita garraiolariek baimenak eta BEZ zerga agiriak azaldu ere. Aurrerantzean enpresek agiri hauek mugetan azaldu beharko dituzte. Guztira, uste denez, 300 milioitik gora agiri urtero. Logistikaren arloan hori erronka izugarria izango da britainiarrentzat.

Laburbilduta, akordio honek lehentasuna ematen die alde bateko eta besteko enpresei, Munduko Merkataritza Erakundeko arauekin konparatuz, baina egoera hau orain arte izandakoa baino murriztuagoa izango da. Ikerketa baten arabera, Erresuma Batuko Barne Produktu Gordina % 4 murriztuko da ondorengo 15 urteetan, Europar Batasunean jarraituta izango zukeenarekin konparatuta.  Akordio eza oraindik txarragoa izango zen, BPGa epe berean % 6 murriztuko zen.