Itxi

albisteak

Lapurretak etxebizitzetan

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Portugaleten etxe-lapurretak egitea leporatuta

EITB MEDIA

Ertzaintzaren ikerketaren arabera, maiatzaren 11n atxilotutako gizonak zenbait herritan egindako 20 lapurretetan hartu du parte.

Ertzaintzak 38 urteko gizon bat atxilotu du Portugaleten maiatzaren 11n. Agenteek diotenez, gizonak Muskizko Ertzain-etxearen mugapeko herrietan izandako 20 lapurretekin eta Bilboko zorro baten lapurretarekin zerikusia izan lezake. Ustezko lapurra Santurtziko bizileku batean izandako lapurreta saiakeraren ostean atxilotu dute.

Dirudienez, bi gizon Bizkaiko herri horretako Madariaga etorbideko etxe batean sartzen saiatu ziren. Jabeak etxean zirela ikusita, baina, bi gizonak eta kanpoaldea zaintzen zegoen hirugarren batek auto batean egin zuten ihes. Kotxea astearte honetan atxilotutako gizonarena zen. Ertzaintzak kakoak eta ateak bortxaz irekitzeko beste tresna batzuk aurkitu ditu bertan.

Lapurtzeko modua bat dator beste hogei etxebizitzatan lapurretak egiteko erabili duten moduarekin, eta ikerketak zabalik jarraitzen du gainerako ustezko lapurrak identifikatu eta lokalizatzeko.