Itxi

Felipe Etxebarria

Iruzkina

Eskandalua Frantziako adinekoen egoitzetan

Felipe Etxebarria

Felipe Etxebarria

Eztabaida hau Asanblada Nazionalera iritsi da, hauteskunde kanpaina pil-pilean dagoenean. Iturri ezberdinek egoitza pribatuen eredu hau zalantzan jarri dute, etekina lortzeko helburua nagusi dutelako, zainketen kalitatea kontuan izan gabe.

Eskandalua ORPEA adinekoentzako egoitza pribatuen katean sortu da. Kate hau Frantziako handiena da. Prentsaren arabera, janari errazioak ez dira nahikoak petsona batek dituen gutxiengo janari beharrak asetzeko. Egoitza hauetan janarirako aurrekontua maila baxuenera jaitsi da. Adibidez, bertako plater bat: 75 gramo okela, 8 gramo bizkotxo, 12 gramo krema likido eta lapikoko pixka bat. Osogai hauek osotzen dute menu bat.

Kate handi honetako egoitzetan dagoen janari errazionamenduaren berriak Frantziako iritzi publikoa astindu du. Arazo hau Victor Castan kazetariak Les Faussoyeurs liburuan kaleratu du. ORPEA kateko zuzendaria zen Jean-Claude Brdenkek Asanblada Nazionaleko batzordean duela gutxi azaldu duenez, janari kopurua eta kalitatea onak dira.

Baina kaleratutako informazioak horren kontrakoa dio, janaria ez dela nahikoa. Errazioetarako 2012an ezarritako irizpideek egoitzetako pertsonentzat platerak egiteko osogaien kopuru zehatzak ezartzen dituzte. Haragi xehatua egiteko, 206 kilokalori eta 15 gramo proteina; azenario eta apio purea egiteko, 77 kilokalori eta 1,6 gramo proteina; eta sagar tarta egiteko, 213 kilokalori eta 2,6 gramo proteina. Guztira 500 kilokaloria baino gutxiago. Hau da MOEak agintzen duen gutxiengo kopuruaren erdia baino gutxiago.

MOEk (Munduko Osasun Erakundeak) dioenez, 1.200 kilokalori baino gutxiagoko dieta ez da osansungarria, behar diren elikagaiak ez dituelako. Urtarrilaren 26an argitaratutako liburu honetan, egoitzek dituzten neurrigabeko prezioak ere azaltzen dira. Adibidez, 20 metro karratuko gela arrun batek hilean 6.500 euro balio dezake. Komuna eta jantzi gela bat duen suite batek hilero 12.000 euroko prezioa dauka.

Liburuan aipatzen diren lekukoen artean emakumezko langile batena dago. Bere lehen lan egunean, pixa usaina zela eta, txundituta geratu zen. Horrek esan nahi zuenez, pixoihala ez zitzaien behar beste aldatzen, arrazionatuta daudelako. Egunean gehienez, hiru aldiz alda daiteke.

Eztabaida hau Asanblada Nazionalera iritsi da, hauteskunde kanpaina pil-pilean dagoenean. Iturri ezberdinek egoitza pribatuen eredu hau zalantzan jarri dute, etekina lortzeko helburua nagusi dutelako, zainketen kalitatea kontuan izan gabe. Alderdi batzuek erakunde hauen kontrol handiagoa eskatu dute. Batzuek etekina helburu duen egoitza eredu honen desagertzea ere eskatu dute.